Helburuak

 

Dendartean ondoren aipatzen diren HELBURU zehatzekin sortu zen:

 

  1. Bere kide guztien interes ekonomiko eta profesionalen ordezkaritza, defentsa, sustapena eta difusioa.

  2. Hiri/herri marketinarekin eta Gipuzkoako merkataritzaren irudiarekin zerikusia duen ororen garapena.

  3. Merkataritzarekin lotura duten hirigintza planen azterketa, garapena eta egikaritza.

  4. Elkarteen bidez, herri merkataritzako bezeroen beharrak jaso eta beren itxaropen eta nahiak betetzeko lan egin.

  5. Herritarrak, merkataritzaren garrantziaz ohar daitezen lan egin. Herrietako merkataritzan erosketak eginaz ingurugiro, ekonomia eta gizarte iraunkortasuna bultzatzen delarik eta ondarearen banaketa justuagoa egiten delarik. 

  6. Herri merkataritzaren kalitate irudia transmititu.

  7. Sektorearen modernizazioaren alde lan egin, kudeaketa errazten duten tresnen bidez, eredugarriak diren merkatariak animatuz eta burutu beharreko ekintzetan lagunduaz, eta gainontzekoak egunetik egunera lehiakorragoak izatea dela bidea kontzientziatuz. 

 

 

Azken eguneraketa Asteartea, 08 Uztaila 2014 22:28

Gehiago kategoria honetan:

ENPRESA TRANSMISIO ETA ERRELEBOA

Dendartean Kideak

Miembros dendarteanMerkataritza eta ostalaritza elkarteek osatzen duten Dendartean zerrenda. Begiratu nor garen...

MARKETING DIGITALAREN GIDA

Miembros dendartean