Kultura? Nik Arrasaten!

Ibai-Artek, Udazken kulturaleko kanpainaren barnean, azaroan, antzerki, zarzuela eta zinemarako sarrera bikoitzak zozketatuko ditu eta ikuskizun ezberdinak antolatu ditu kalean


Alde batetik, azaroaren 30a bitartean antzerki, zarzuela eta zinemarako sarrera bikoitzak zozketatuko dira Arrasate Txartelaren bitartez:


- Luisa Fernanda Zarzuelarako 8 sarrera bikoitz. Sariak azaroaren 17an banatuko dira, 13:15, Herriko Plazan.
- Doken Hamaika amaren seme (alaba) antzerkirako, 25 sarrera bikoitz. Antzerkia abenduaren 2an da. Erosketa Ticketeko sari hauek Amaia Antzokian bertan trukatuko dira.
- Valven producciones-en Erlauntza antzerkirako 25 sarrera bikoitz. Antzerkia abenduaren 23an da. Erosketa Ticketeko sari hauek Amaia Antzokian bertan trukatuko dira.
- Zinemako 50 sarrera bikoitz. Pelikula sarituak aukeratu ahal izango du. Ticketeko sari hauek 2019ko urtarrilaren 31 arte trukatu ahal izango dira Amaia Antzokian bertan.
Honez gain, Ibai-Artek kultura kalera atera du programazio oparoa antolatuz. Hona hemen programazioa:
- Azaroak 17, eguerdiko 12etatik aurrera, KONTUKABI (ipuin kontalariak) Herriko Plazan.
- Azaroak 17, arratsaldeko 19tatik aurrera, WHAT A BAND (musika) Herriko Plazan.
- Azaroak 23, arratsaldeko 19tatik aurrera, SARA ALONSO (musika) Herriko Plazan.
- Azaroak 24, goizeko 11:30etatik aurrera, AM BIG BAND (musika)Arrasateko Kaleetan zehar
Gozatu Kulturaz eta etor zaitez Arrasatera!! Bertan espero zaitugu!!
*Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 943793090 zenbakira