Erosketak doan Arrasaten’magiari esker’

Arrasateko Merkatal eta Zerbitzuen Elkarteak, Ibai-Arte, Arrasate Txartelaren erabiltzaile guztien artean doako erosketak banatuko dituen kanpaina berria abiaraziko du, maiatzaren 2 eta 31ren artean. Beraz, kanpainan parte hartzen duten eta Arrasate Txartela onartzen duten establezimenduetan erosketak egiten dituzten bezeroek sari ezberdinak lortzeko aukera izango dute.

Erosketa bat saritua denenean, tiketean azalduko da, eta “Magiari esker” diru hori berehala bezeroaren txartelean abonatuko da.

Kanpainaren leloarekin jarraituz, Dohaineko erosketak magiari esker’, Ibai-Arteko elkartekideek magiari lotutako objektuez apainduko dituzte beraien establezimenduak.