Ibai-Artek 3.000 euro oparituko ditu bere dendetan erosteko

ARRASATE TXARTELA eskatu edo aktibatzen duten lehen 150 bezeroek hurrengo 30 egunetan zehar elkarteko edozein establezimendutan trukatu ahal izango duten txekea lortuko dute

Ibai-Artek, Arrasateko Merkataritza eta Zerbitzuen Elkarteak, kanpaina berria aireratu du, ARRASATE TXARTELERAKO erabiltzaile berriak lortzeko nahian. Sustapen hau, apirilaren 16a eta maiatzaren 31 bitartean burutuko da, eta ARRASATE TXARTELA lehen aldiz aktibatzen duten titular haientzako edo lehen aldiz eskatu eta 20€ baino gehiagoko erosketa Visarekin lotutako establezimenduetan egiten dutenei, 20€ko txeke bat emango zaie.

Honela, txartela eskatu edo lehen aldiz aktibatzen duten lehen 150 bezeroak sustapenaz onuratuko dira eta ARRASATE TXARTELAREN proiektuari lotutako dendetan egiten duten hurrengo erosketan 20€ aurreztuko dituzte, txekea entregatu osteko gastatzeko 30 eguneko iraupenaren baldintza bakarrarekin.

Eskaera eta txartelaren aktibatzea Rural Kutxako bulegoan egin behar izango da, eta hau eskatzeko bakarrik beharrezkoa izango da behar bezala betetako eskaera-horria (Visarekin lotutako establezimenduetan aurkitu ahal izango da) eta balioko NANa eramatea.

Horrela, behin eskatuta, txartela bankuko bulegora iritsiko da, bezeroak PIN kodea eta txekearekin batera hau jasoko du eta, berehala, une honetatik aurrera, proiektuari atxikitako edozein dendatan trukatu ahal izango du txekea.

Sustapenean interesatutako haiek guztiek, Rural Kutxako bulegoarekin, Ibai-Arte Elkartearekin (943 793 090) edo proiektuan parte hartzen duten establezimendu ororekin harremanetan jarriz informazio gehiago eskatu ahal izango du.

 

ARRASATE TXARTELAREN ABANTAILAK

Oraindik ARRASATE          TXARTELAREN existentzia ezagutzen ez dutenentzat edo ezagutu, baina bere informazioan sakondu nahi dutenentzat, honen helburua Arrasateko herritarren eta bere merkatarien ongizateari laguntzea dela nabarigarria da, hurrengo onurak esakiniz:

• Doakoa da betiko

• Ibai-Arteko dendetan 3 hilabetetan ordaintzea baimentzen du, interesik gabe

• Munduko edozein lekutan erabil daiteke

• Ez da bankutik aldatu behar

• Txartel segurua da iruzurrezko erabileren eta istripuen aurrean

• Ibai-Arteko hurrengo sustapenetan parte hartzen jarraitzeko baimena ematen du

• Avia Hornitegian %2ko deskontu bat ematen du

• Fidelizazio sistemari atxikitako dendetan hurrengo erosketarako deskontuak