Errenkoalde Elkartearen Gabonetako kanpaina

Errenkoalde Elkartea Gabonetako kanpaina prestatzen ari da.

Aurten Saski eder bat zozketatuko du bezeroen artean. Herriko zenbait merkatariek emandako produktu eta zerbitzuekin osatutako Saski hau Maria de Lezo kaleko 8 zenbakian dagoen lokalean (garai batean tindategi bat egon zen bertan) egongo da ikusgai, nahi duenak ikus dezan zer irabaz dezaken Errenteriako denda hauetan egiten baditu bere erosketak.

Gainera, elkarteak dinamizazio ekintzak eramango ditu aurrera abenduko asteburuetan. Hauek dira antolatutako ekitaldiak:

 

-         Abenduak 2, larunbata:

o   18:00-etatik 20:00-etara: Tren turistikoa edo Txu-Txu tren bat herriko kaleetan zehar ibiliko da.

o   18:15-etan: Umeentzat txokolatada, aurrerago aipatutako lokalean.

 

-         Abenduak 9, larunbata:

o   18:30-etan: Eskulan tailerra lokal horretan. Gabonetako apaingarriak egingo dira.

o   18:00-etatik 19:30-etara: Mickey eta Minnie handiak herriko kaleetan ibiliko dira.

 

-         Abenduak 16, larunbata:

o   18:30-etan: Ipuin musikatuak ANDU IPUIN KO-aren eskutik, lokal berean.

o   18:00-etatik 20:00-etara: Tren turistikoa edo Txu-txu tren bat herriko kaleetan zehar ibiliko da.

 

-         Abenduak 22, ostirala: (Koldo Mitxelena-ko patioan)

o   19:00-etan: Umeentzat animazioa Patata Tropikala-ren eskutik (euskaraz).

o   Ondoren, Saski Ederraren ematea pertsona saridunari.

 

 

 

 

 

 

 

 

http://www.diariovasco.com/oarsoaldea/errenteria/actos-errenkoalde-navidad-20171130002344-ntvo.html