LEGEBILTZARRAK ESKATUTAKOAREKIN BAT EGITEA ESKATZEN DIO PLATAFORMA BERRIAK DONOSTIAKO UDALETXEARI

AZALERA HANDIKO MERKATALGUNE BERRIEN IREKIERAREN AURKAKO PLATAFORMAk prentsaurrekoa eman du gaur Donosiako Udaletxean. Plataforma osatzen duten taldeek, EKA-OCUV Kontsumitzaile Elkartea, Euskaldenda, Dendartean, UGT, CCOO, ELA, LAB, Belartza 2 Gelditu plataforma Añorgako bizilagunak eta NATURKON Gipuzkoako talde ekologisten elkarteekin, Bidasoako Lagunak, Haritzalde eta Eguzkik Eusko Legebiltzarrean ekainaren 14ean adostutakoarekin bat egitea eskatu diote Donostiako Udaletxeari.

Euskal Autonomi Erkidegoko Legebiltzarrak aurreko ekainaren 14ean honako hau eskatu zien udaletxeei:
1- Ez ditzaztela hirien Hiria Antolatzeko Plangintza Orokorra Aldaketarik Onartu
2- Ez ditzaztela zoru errekalifikazioak eman
3- Ez dezatela inongo neurririk hartu azalera handiko merkatalgune berriak IREKI EDO ZABALTZEKO
Legebiltzarrak esandakoarekin bat eginez, Plataformak Donostiako Udaletxeari eskatu dio: ez dezala Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorra Aldaketarik tramitatu, ezta merkataritza gune berrientzat eta handitzearentzat lizentziak eman ere. Hiriko antolamenduko plangintza orokorrean edozein aldaketa egin ahal izateko, ingurumenaren gaineko eraginen ebaluaketa ez ezik, plangintza berriaren inpaktu sozioekonomikoa aztertzen duten azterketa berrituak beharrezkoa eskatu du Plataformak. Merkataritza gune handiak gizartearen interes orokorraren aurka doaz, eta ez da beharrezkoa gehiago egitea, berauek, ingurugiroan eragin negatibo zuzena dutelako, errepide berrien eraikuntza dakartelako, kotxearen erabilera handiago batekin batera, eta baita bizi garen herriak itzaltzen dituztelako, gure gizartearen kohesioa eta aniztasunarekin bukatuz.
Planifikatuta dauden merkataritza gune berriek (Zaldunborda-Hondarribi , Garbera, Belartza 2, Illunbe, Teresategi-Errekalde,Urbil,Ilunbe Biurrarena,etabar) egun dagoena bikoiztuz (206,000 m2 eraikita eta 204,000 m2ko aurreikuspena) merkatari txikien eta handien arteko oreka apurtzen dute, lana prekarizatu eta suntsitzen dute, gure herrietako ekonomia suntsitzen dute eta eskaintzan aniztasuna sortzen duten denda txikien itxiera dakarte. Gaur, Donostiako udalean ordezkaritza duten taldeei dei egin diegu Plataformatik, Garbera, ilunbe, Teresategi Errekalde eta eta Belartza-2ren handitzearekin zentzudun jokatu dezaten plangintza hauek GELDITUZ. Gipuzkoako merkatariek, euren erabakia hausnartu dezaten eskatzen diegu, gaiak gizartean eta sektorean dituen eraginak aintzat hartuta. Honen harira, kontutan izateko, Garberaren handitzearen harira, inkestek eman zituzten emaitzek, non Donostiarrek 10 etik, 2,14ko balorazio batekin baloratu zuten Garbera handitzearen proiektua. Udal Gobernuari eskatzen diogu, herritarren hitza entzun dezala eta Parlamentuak, gizarteak eta eragileek eskatzen dutena, eta ondorioz Garbera eta Belartza 2ko anpliazioaren inguruan arduraz joka dezala, moratoria bat ezarriz, nora joan nahi dugunaren inguruan hausnartzeko. AZALERA HANDIKO MERKATALGUNE GEHIAGORIK EZ!!!! 

 

http://belartza2gelditu.blogspot.com/ 

DENDAGO

 Euskal Herriko merkatarien online denda

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.