GOBERNUAREN GEHIEGIKERIA URBANISTIKO-KOMERTZIALEN ETA ETENGABEKO MERKATARITZA AGINDUEN ALDAKETEN AURREAN

 

GOBERNUAREN GEHIEGIKERIA URBANISTIKO-KOMERTZIALEN ETA ETENGABEKO MERKATARITZA AGINDUEN ALDAKETEN AURREAN, MERKATARITZA MUGIMENDU ASOZIATIBOAREN KALTETAN BETI ERE, EUSKALDENDAK MERKATARITZA BILKURAK EUSKO LEGEBILTZARRAREN BABESA ESKATZEN DU MERKATARITZA JARDUERAREN LEGEA ALDATZEKO LEGE PROPOSAMENA ETA MUGIMENDU ASOZIATIBOAREN AURKAKO EKINTZAK GELDITZEKO LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA ONARTU DITZAN

 

Merkataritzaren defentsak eta sektoreko elkarteek EH-BILDU, Podemos eta PP legebiltzar-taldeak elkartu gaituzte, azken Gobernuek merkataritza-ekipamendu handien LAP-a aldatu eta egokitzeko erakutsi duten geldotasuna eta, euskal merkataritza desegituratzeko helburuarekin, intentzioz, Euskal Exekutiboa merkataritza elkarteen aurka burutzen ari den agindu aldaketak salatzeko.

 

Segidako hainbat Gobernuk merkataritza-ekipamendu handien LPS-a aldatu eta egokitzerakoan izan duten geldotasuna dela eta, aurkeztua izan den Aurrerapena ikusirik, prozesuaren makaltasunaren jakitun eta gure LPS-aren balio normatibo eza aprobetxatuz, Euskal Exekutiboaren osatzen duten alderdiek zuzenduriko hainbat Udal  azkartasunez Makro merkataritza-guneak egiteko birkalifikatze urbanistikoak burutzen ari dira (Bidasoa-Donostia zonaldean bakarrik 200.000m2tik gorako gune berriak). EUSKALDENDAKek egoera honi urgentziaz eta modu efikaz batean aurre egiteko benetako aukera bakarra ikusten du, interes orokorrarekin bat datorrena gainera, “Merkataritza Jardueraren Legeko 13. artikulua aldatzea”. Horretarako, aldaketarako proposamen zirriborro bat aurkezten dugu.

 

PP, Podemos eta EH-BILDU bat datoz proposamena aurrera eramatean, Legebiltzarrean eztabaidatuz LPS-aren eta Euskadiko merkataritza banaketa sektoreari buruzko interes orokorren inguruan. Nola gure Elkarteak hala talde hauek, nahitaezkoa kontsideratzen dugu beharrezko murriztapenak indarrean ipintzeko 2004ko LPS-an lortutako adostasuna berrezartzea, beti ere, Europar Batasunak aitorturiko jurisprudentzian ezarritako markoaren barruan, erabat legal eta posible den moduan. Tramitazio hau burutzen den bitartean beharrezkoa iruditzen zaigu baimen emateen atzerapena ezartzea, batez ere egungo lege hutsunea Euskadin eragiten ari den bereizi gabeko emakiden ugaritzeari aurre egiteko, Gipuzkoan bereziki.

 

Aipaturiko legebiltzar-talde guztiek bat egiten dute “kolektibo asoziatiboak merkataritza arloan hiri egituren defentsa lideratzeak” duen garrantzia nabarmentzean eta “gure bizi ereduaren egituraketan oinarrizko elementua” dela adieraztean: “hiri-animaziorako elementu ordezkaezina da, tokiko ekonomia sustatzen du, harreman sozialak sortzen ditu eta hiri bizitza bultzatzen du”.

 

Arrazoi hauek tarteko, talde politiko eta merkatariak bat datoz merkatari elkarte indartsuak edukitzearen beharraren inguruan, “egitura koste gutxiagorekin ekintzak burutzeko aukera izatea eta zentzuzko salmenta estrategiak ezagutzea” ahalbideratzen dutelako eta, hau, “interes orokorrekoa” delako.

 

Edozein kasutan, Euskal Gobernuak Legebiltzarrari zor zaion errespetua albo batera utzi eta merkatari elkarteak kaltetzeko asmo argia erakusten duten merkataritza arloko hainbat laguntza-agindu zirriborro zabaldu ditu, aurrez agindu horiek zituzten idazkerak aldatuz. Horrela, “Legebiltzarrak onartutako eta Euskadiko merkataritza elkarteen gehiengo nabarmenaren babesa zuten aurrekontuak, asoziazionismoaren kontra erabili ditu”.

 

Zenbait adibideren artean, Legebiltzarkide eta merkatariek Hirigune programan  bertan behera utzi den aurrekontu igoera aipatu dute. “Merkatari Elkarteak jasaten ari diren krisiaren aurkako” neuri moduan aurrekontu igoera bat onartu arren, %80ko finantziazioa izaten eta kostu gehigarriak Elkarteek bere gain hartzen jarraitzeko asmoa agertu du Gobernuak, sektore guztiaren intereserako diren ekintzak egitea denean jomuga. Are gehiago, “aurrez existitzen zen aginduaren erredakzioa aldatu dute, ezinezkoa eginez Legebiltzarrak onartutakoa, eta laguntzetarako sarbidea elkartekide diren eta ez diren merkatariengana luzatzera behartuz, kostuak dituzten asoziazio egiturak babestu gabe”.

 

Merkataritza Bulego Teknikoen programara ere luzatu dute salaketa. Programa honetan ere diru funtsa handitzea onartu zen baina aurrekontu igoera hau ez da Gobernuak zabalduriko programa zirriborroan islatu. Gainera, aginduaren testua aldatu da, onuradun izateko merkatari elkarteek zuten lehentasuna kenduz eta, Udal eta Garapen Agentziez gain, aurrez ez zeuden Merkataritza Ganberak ere onuradun posible eginez. Gainera, ezagutzera eman ez dituzten programa pilotu batzuetan barneratzeko asmoa agertu dute, Udal eta enpresen bidez “ekintzailetasuna”  sustatuz.

 

Aldaketa guzti hauekin, Lizarribarren ustetan, “argia da asoziazionismoa kaltetzeko intentzioa, MEC bezalako programetan %80 gutxitzen baita elkarteko bazkide izateak zekarren plusbalioa. Hau da, gure Gobernuak ez du baloratzen elkarte indartsuak egotea eta ez ditu sustatzen”.

 

Aldaketa hauek bazkideak galtzea ekarriko dute, “sektorea kontrolatzeko helburu argiarekin, merkataritza txikiaren defentsan instituzioen zereginak zalantzan jartzen dituzten elkarteak saihestuz eta, modu horretan, interes orokorreko aktuazioak burutzen ditugun kolektiboak porrot arriskuan jarriz. Badirudi ez dela interesatzen beharrak adierazten dituen elkarteekin kontatzea”.

 

Euskaldendak-eko lehendakari ordeak, Amador Viterik, adierazi du
hirigintza eredu sostengarri baten defentsan diharduten taldeen aurkako erasoa dela, 40 pertsonazio baino gehiagorekin prozesu urbanistiko eta lurralde antolamenduan.

 

Hau guztiagatik, legez besteko proposamena formulatu da, Eusko Legebiltzarrean zehaztutako programen mantentzea eta sektoreko aginduak Legebiltzarrak aurreikusitakoaren arabera exekutatzea helburutzat hartuta.

 

Hau horrela, Legebiltzarrak onartutako partidak aurreikusitako edukia izan dezaten eskatzen diete EH-Bildu, Podemos eta PP taldeek Eusko Jaurlaritzari, eginiko aldaketak salatuz.

 

ONDOREN DOKUMENTUAK DESKARGATU DITZAKEZU

ENPRESA TRANSMISIO ETA ERRELEBOA

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.