Bailarako kontsumo ohiturak ezagutzeko egitasmoa jarri dute abian

Azpeitiko Bertan, Azkoitiko Herrixen eta Zestoako Zestoan merkatari elkarteen ekimenez, udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, aste honetan hasita mila galdeketa egingo dituzte hiru herrietako eta Aizarnazabalgo, Errezilgo eta Beizamako kontsumitzaileen erosketa joeren berri izateko.

 

Merkaurola izeneko egitasmoa jarri dute abian Azpeitiko Bertan, Azkoitiko Herrixen eta Zestoako Zestoan merkatari elkarteek, udalen babesarekin eta Iraurgi Berritzenekin elkarlanean, Urola Erdiko kontsumitzaileen erosketa ohiturak ezagutzeko eta, datuak eskutan, ondoren eskualdeko merkataritza estrategia definitzeko xedearekin.

 

Kontsumo ohiturak ezagutzeko, aste honetan hasita mila laguni galdeketa egingo die Bizilan enpresak; Azpeitiko, Azkoitiko, Zestoako, Aizarnazabalgo, Beizamako eta Errezilgo bizilagunen artean egingo dituzte galdeketak. Kontsumo ohituren, erosketa lekuen eta gure herri guneetako merkataritzaren gaineko galderak egingo dizkiete herritarrei.

 

Azterketa "ezinbestekoa"

 

Egitasmoa bultzatu duten merkatari elkarteek diote "ezinbestekoa" dela azterketa egitea, "kontuan izanik kontsumitzaileen ohiturak aldatuz doazela". Horregatik, herritarrei eskatu diete "etxean deia jasotzen badute, erantzuteko, gure txikikazko merkataritza indartu dezagun".

http://uztarria.eus/aktualitatea/1490973861

 

ENPRESA TRANSMISIO ETA ERRELEBOA

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.