Hirigune laguntza-programak 3.216.428€ bideratuko ditu merkataritza-lankidetzako zona-estrategiak sustatzera

Eusko Jaurlaritzak Hirigune laguntza-programa onartu du hiri-merkataritzako lankidetzako, dinamizazioko eta lehiakortasuneko zona-estrategiak sustatzeko. Programa horretarako 3.216.428 €-ko baliabide ekonomikoa bideratu da, eta zenbateko horretatik 1.571.428 € udalentzat izango dira eta 1.645.000 € saltzaile-elkarteentzat eta elkarte mistoentzat edo hiri-merkataritzako plataforma, elkarte edo taldeentzat.

Laguntza horien helburua da euskal saltokietarako agertoki lehiakorragoa eta profesionalagoa sustatzea; izatez, saltokiek gero eta argiago definitu beharko dituzte hainbaten lanak batuko dituzten tresnak, betiere bezeroak erakartzera eta fidelizatzera zuzenduko diren estrategiak finkatzearren.

Erakunde onuradun gisa laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko Udalek eta saltzaile-elkarteek edo elkarte mistoek edo hiri-merkataritzako plataforma, elkarte edo taldeek. Lankidetza publiko/pribaturako “esparru-akordioa” sinatu beharko dute eta betekizun hauek bete beharko dituzte:

- Euskal Autonomia Erkidegoko 15.000 biztanle baino gehiagoko udalerriak.

- Euskal Autonomia Erkidegoko 15.000 biztanle baino gutxiagoko udalerriak, baina hirigune historikoa dutenak eta merkataritza-suspertzeko ahalmena dutenak.

- Haien eskualde-ingurunean ekonomia- eta merkataritza-erreferentziako gune diren udalerriak.

- Euskal Autonomia Erkidegoko 5.000 biztanle baino gutxiagoko gainerako udalerriak.

- Euskal Autonomia Erkidegoko saltzaile-elkarteak, elkarte mistoak eta saltzaile-elkarteen federazioak edo konfederazioak –Saltzaileen Erroldan inskribatuta egon beharko dute–.

Eskabideak, betekizunak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak irailaren 30era arte egin ahal izango dira bitarteko elektroniko bidez, administrazioari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera.

Aurreko aukeraz gain, sinadura digitala erabili nahi ez bada, eskabideak bete eta http://www.industria.ejgv.euskadi.net/appcont/osaga-emp/dec.html web-helbidean modu informatikoan grabatu ostean, proiektua kokatzen deneko Eusko Jaurlaritzaren  Ekonomiaren Garapen eta Iraunkortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzan aurkeztu ahal izango dira, baita Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren  (Zuzenean) bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan ere.

Eskabide guztietan zehatz-mehatz adieraziko dira:

– Udalerrian dauden saltzaile-elkarteen kopurua eta izena, eta, hala badagokio, horien ordezkariaren izendapena.

– Helburuak.

– Ekintzak.

– Egutegia.

– Hura gauzatzera bideratuko diren baliabide ekonomikoak eta horien jatorria.

– Ekintza bakoitzaren estaldura eta arrakasta-maila neurtzeko adierazleak.

– Proiektuaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko organoa eratzea, aldez aurretik ez badin badago.


 

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/33841-programa-ayudas-hirigune-destina-216-428-incentivar-estrategias-zonales-cooperacion-comercial-consejo-gobierno-2016

ENPRESA TRANSMISIO ETA ERRELEBOA

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.