Dendartean Gipuzkoako Merkatarien bulegoa Azpeitian jarri dute

Agustin Lizarralde eta Xabier Aldalur. Agustin Lizarralde eta Xabier Aldalur.

Herriko merkataritza txikiaren alde lan egiteko hitzarmena sinatu dute Udalak eta Dendartean, Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak. "Merkataritzak herriko ekonomian duen pisua garrantzitsua da eta hau indarberritzea ezinbestekoa da. Egoera zaila ari da igarotzen eta neurriak hartu beharra dugu. Egiten dugun guztia inoiz ez da nahikoa izango baina lanpostuak eta aberastasuna sortzeaz gain, herriari bizia ematen dio eta horregatik borrokatu eta lortu dugu Dendartean Azpeitira ekartzea", agertu du Agustin Lizarralde zinegotziak. Dendartean-ek bere bulegoa Azpeitiko Sindikatu Zaharreko lehenengo solariuan izango du eta egun osoz arituko da lanean bertan Xabier Aldalur teknikaria 08:30etik 13:30era eta 14:30etik 17:30erako ordutegian. Udalak lanaldi osoko pertsona horren zati bat ordainduko du, %25, beti ere, gehienez 8.000 euro.

"Behin Azpeitian kokatuta eta hemengo merkatari elkarteak zuen hutsune teknikoa ikusita, Udala eta Bertan elkartearekin adostu genuen Dendartean-eko bulegotik merkatari elkarteari laguntzea Bertaneko teknikari funtzioak betez eta merkataritza txikiaren defentsan lan egiten jarraituz", adierazi du Aldalurrek. Udalak eta Dendartean-ek sinatutako akordioari esker, Azpeitiko merkataritzarentzat oso garrantzitsuak izango diren hainbat egitasmo gauzatuko dira hurrengo asteetan.

 

http://azpeitia.eus/index.php/eu/merkataritza-eta-industria/albisteak/3996-merkataritza-txikiaren-aldeko-hitzarmena-sinatu-du-udalak-dendartean-elkartearkein


 

 

 

Dendartean Gipuzkoako Merkatarien bulegoa Azpeitian jarri dute

 

Elkarte horrek kudeatuko du hemendik aurrera Azpeitiko Bertan merkatari elkartea ere, eta udalak ordainduko du teknikariaren soldataren laurden bat.

Azpeitiko Udalak eta Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak akordioa sinatu dute, Dentartean-eko bulegoa Azpeitian egon dadin. Agustin Lizarralde udaleko ordezkariaren arabera, “borroka” egin dute elkartea Azpeitira ekartzeko, “merkatari txikien mesederako egiten den guztia gutxi” delako. Egun osoz lan egingo du, beraz, Dendarteaneko teknikariak Sindikatu Zaharreko bulegoan, 08:30etik 13:30era eta 14:30etik 17:30era.

Dendarteaneko bazkide dira tokian tokiko merkatari elkarteak, Bertan kasu. Hori dela-eta, Gipuzkoako elkarteak kudeatuko du Bertan Merkatari elkartea ere, Lizarralderen arabera, azken hilabeteetan hutsune tekniko bat egon delako. Xabier Aldalur Dendarteaneko teknikaria arduratuko da Bertanez, eta udalak ordainduko dio soldataren %25a, gehienez, 8.000 euro.

Helburu komunak

Merkataritza sustatzea dute helburu Dendarteanek eta Bertanek, herrian lanpostuak eta bizia sortzen dutelako negozio txikiek. Gainera, elkarteek batzuen eta besteen kezkak eta iritziak konpartitzeko asmoa dute, elkarri lagundu ahal izateko. Ordizian (Gipuzkoa) dago bulego bat, eta bestea Azpeitian ireki dute.

http://urolakosta.hitza.eus/2015/10/08/dendartean-gipuzkoako-merkatarien-bulegoa-azpeitian-jarri-dute/


Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkarteak teknikaria izango du Azpeitian aurrerantzean

  • Sindikatu Zaharreko bulegoan ariko da lanean egun osoz

Dendartean, Gipuzkoako Merkatarien bilkurak, egoitza izango du Azpeitian aurrerantzean (Ordizian du beste bulego bat eta orain arte Hernanin zena, aldiz, Azpeitian izango da orain). Hala adierazi zuten prentsaurrean Agustin Lizarralde zinegotziak eta elkarteko teknikari izango den Xabier Aldalurrek. «Merkataritzan egiten den guztia inoiz ez da nahikoa, eta merkatari txikien eskubideen defentsan egingo dugu lan, merkatari txikien ahotsa entzun dadin sektorean erabaki garrantzitsuak hartzen direnean», esan zuen Aldalurrek.

Dendartean eta Bertan

Horrez gainera, Dendarteaneko bazkide da Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartea. Hilabete ba-tzuetan teknikaririk gabe izan da herriko merkatarien elkartea eta hutsunea betetzeko , Gipuzkoako merkatarien bilkurak kudeatuko du Bertan. Horretarako, «Udalak Dendarteaneko teknikariaren lanaldi osoaren %25 ordainduko du, gehienez, 8.000 euro», azaldu zuen Lizarraldek.

Sindikatu Zaharreko lehen solairuan izango du bulegoa Dendartean elkarteak eta ordutegiari dagokionez, 8:30etatik 13:30etara eta 14:30etatik 17:30etara izango da zabalik.

 

http://www.diariovasco.com/costa-urola/201510/10/dendartean-gipuzkoako-merkatarien-elkarteak-20151010002555-v.html


 

Akordioa erdietsi dute Azpeitiko Udalak eta Dendarteanek

Azpeitiko Udalak eta Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Bilkurak akordioa erdietsi dute. Hitzarmena tarteko, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean izango du bulegoa Dendarteanek (beste bat ere badu Ordizian) eta teknikari bat bertan ariko da lanean egun osoz; 08:30etik 13:30era eta 14:30etik 17:30era. Gainera, Dendarteaneko bazkide da Bertan Azpeitiko Merkatari Elkartea, eta Gipuzkoako merkatarien bilkurak kudeatuko du Bertan. Izan ere, hilabete batzuetan teknikaririk gabe izan da herriko merkatarien elkartea. Horretarako, Udalak Dendarteaneko teknikariaren lanaldi osoaren %25 ordainduko du, gehienez, 8.000 euro jarrita. Xabier Aldalur Dendarteaneko teknikariak azaldu duenez, "merkataritzan egiten den guztia inoiz ez da nahikoa, eta merkatari txikien eskubideen defentsan egingo dugu lan".

http://uztarria.eus/aktualitatea/1444298140

 

ENPRESA TRANSMISIO ETA ERRELEBOA

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.