Belaunaldi aldaketa eta negozioen jarraipena bermatzeko programa berezitua Tolosan martxan

Gai honetan, 600.000 mila euro inguru xedatu ditu Foru Aldundiak, eta proiektu ugari babestu ditu; besteak beste, Merkataritza Federazioarenak, Dendartean elkartearenak, Ostalaritza Elkartearenak eta instalatzaileen eta arotzen gremioenak.

Belaunaldi aldaketa eta negozioen jarraipena bermatzeko programa berezitua Tolosan martxan jarri da. Horrela, Tolosan merkataritza eta ostalaritzak duen garrantzia eta pisu estrategikoa ikusita, programa orokor horren baitan, Tolosako udalak Tolosarako hainbat abantaila ematea erabaki du eta kanpaina berezitu bat marxan jartzea.

Oscar Usetxi Berrikuntzako zuzendaria esan du gaur programaren aurkezpenean: "Belaunaldi erreleboa Aldundiaren kezketako izan da legealdi honetan. Uste dugu arazo hori ekonomiaren sektore guztietan dagoela, hasi industriatik eta zerbitzuetaraino. Gipuzkoako ekonomia hobetzeko Aldundiak bere gain hartu dituen zereginen artean, uste dugu garrantzitsua dela funtzionatzen duten negozioei laguntzea, ez dezaten itxi belaunaldi erreleborik ez dutelako. Hori jadanik egiten ari gara industrian, merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzuen sektorean.Gai honetan, 600.000 mila euro inguru  xedatu ditugu, eta proiektu ugari babestu ditugu; besteak beste, Merkataritza Federazioarenak, Dendartean elkartearenak, Ostalaritza Elkartearenak eta  instalatzaileen eta arotzen gremioenak. Enpresatan ere hainbat proiektu bultzatu ditugu. Gaur, berriz, Ibai Iriarteren laguntzarekin, Tolosako merkataritzari zuzendutako proiektu hau aurkeztera gatozkizue".

Ibai Iriarte Tolosako alkatearentzat "herriaren dinamizaziorako aktore nagusi dira merkataritza eta ostalaritza zerbitzuak eta ezinbestekoa da hauen jarraipena bermatzea".

Udalak 121.000 euroko aurrekontu partida bideratuko du proiektu honetara eta Europako Erkidegoaren finantzazioari nahiz Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker  ondoren aipatutako abantailak eskainiko ditu:

1. Negozioen lagatzaileentzako diru-laguntza:

• Enpresa erosi/eskualdatzeko interesa duen pertsonaren lan-kontrataziotik eratorritako kostuaren %100eko diru-laguntza, gehienez 6 hilabeteko iraupena duena. Kategoriaren eta aplikagarri den hitzarmenaren araberakoa.

2. Enpresa-sortzaile berrientzako laguntzak.

• Sei hilabeterainoko bermea kontrataziorako azterlanaren objektua den zerbitzu- edo merkataritza-enpresan.

• Eskualdatzerako plangintza (bideragarritasun plana) Administrazioak bermatua, gauzatzea.

• Lokala alokatzeko edo erosteko diru-laguntzak lehen hiru urteetan: Lehen urtean, gehienez 450€/hilabetean, muga delarik zenbatutako gastuaren %75; bigarren urtean, gehienez 300€/hilabete, muga delarik %50; hirugarren urtean, gehienez 150€/hilabete, muga delarik %25.

• 10.000 € arteko diru-laguntza, itzuli beharrik gabe, lehen bi urtean. Diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatuko da segun-eta zein eginbehar finkatu diren bideragarritasun planean eta zein ohar egin dituen plan horren ardura duen erakundeak.

Belaunaldiz aldatzea ezinbesteko

Tolosan 2012 urtean egin zen Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezian jasotako datuek honako gogoeta hau erakusten dute:

Establezimenduen batazbesteko antzinatasuna 25 urtekoa dela; Alde Zaharrean 31,04 urteraino igotzen da; Zabalgunean, berriz, 18,17 urteraino jaisten da. Arduradunen adinari dagokionean, %31k dauka 45-54 urte bitarteko adina; 55 urtetik gorakoak, berriz, %28 dira.

Enpresen transmisioak normalak dira, hala pertsonen bizi-zikloan nola establezimenduen bizi-zikloan. Horietan denetan joera berak antzematen dira:

• Enpresa-transmisioek gero eta garrantzi handiagoa izango dutela jarduera-eremu gisa, zeren datozen urteetan transmisio kopuru handia, gero eta handiagoa, izango baita.

• Gero eta transmisio gehiago egingo zaizkie hirugarrengoei familiatik kanpo.

• Gero eta pertsona gehiago egongo da denbora gutxiagoz enpresa berean, ez bizi guztian…

• Transmisioak gero eta gehiago izango dira erabaki pertsonalen eta lehiarako inguruaren aldaketaren ondorioz.

 

http://www.gipuzkoaberri.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota/eu/2196/diputacion-y-ayuntamiento-tolosa-impulsan-cambio-generacional-mediante-un-programa-para-garantizar-transmision-negocios&anti_cache=1430726343733

ENPRESA TRANSMISIO ETA ERRELEBOA

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.